Urtarrileko egitaraua prest du Sasoibidek

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko urt. 4a, 10:25

Sasoibideren iazko ikasturte amaierako irteera, Ignaziotar Bidea.

Urte berria zaharraren bidetik hasi gura du Sasoibidek, eta urtarrilerako egitaraua prest du horretarako. Hala, hilaren 13an, Aretxabaletara egingo dute irteera, ohi moduan, Biteri plazatik irtenda, 10:00etan. Hilaren 20an Bixi-Bizi tailerra eta Makatzenara irteera egingo dute eta 27an, aldiz, Zigarrolako balkoira joango dira.

Bestalde, eguaztenetako mendi irteerekin ere jarraituko dute. Hauek arratsaldetan egingo dituzte, 15:00etan Biteri plazatik irtenda. Informazio gehiagorako, sasoibidea@gmail.com helbidera idatzi edota haien bloga bisitatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak