Pello Reparazen taldeak, Zetak taldeak, emango dio hasiera urtarrileko Kooltur emanaldiei. Musika elektronikoa egiten eta azken aldian asko entzuten den talde nafarra. Urtarrilaren 13an joko dute Arrasateko gaztetxean.
Labana da urtarrilean Kooltur egitasmoaren barruan joko duen beste talde bat. Talde bizkaitarra, power-punk estilokoa. Lau lagunek osatzen dute Labana, aurretik Hexen taldean ibilitakoak. 2019an kaleratu zuten euren lehen lana, Blacklist, eta justo pandemia aurretik eskaini zuten Hexen eta Labana arteko trantsizio kontzertua. Hilaren 20an dator Arrasatera.
Urtarrileko hirugarren taldea, urtarrilaren 27koa, Italiatik etorriko da, Small Jackets. Rock and roll musika eginez, gustura gelditu izan dira entzuleak 'Gitarreo' amaigabeekin. 2013an ere izan ziren Arrasaten.
Arrasateko gaztetxean, eguenetan, 22:00etan
Eguenetan izaten dira Kooltur egitasmoko kontzertuak, Arrasateko gaztetxean, 22:00etan. Emanaldi hauek ere ordu eta leku horretan izango dira. Sarrera izango da zazpi euro.