Urteko azken Koolturren, Iheskide taldea

Mireia Bikuña 2021ko abe. 29a, 11:15
Iheskide taldeko kideak

Elorrioko punk-rock taldeak kontzertua egingo du bihar, abenduak 30, gaztetxean. Disko berriarekin eta hiruko formatuan igoko dira oholtzara.

Tinko lurrean diskoa aurkeztuko dute bizkaitarrek. Bertako "langileriarekin lerrokatuta" egon den taldea dela diote. Hala, horrela definitzen dute beraien burua: "rocka zainetan, punka izaeran eta borroka bihotzean".

Ibilbide luzea dauka taldeak, eta disko asko bizkarrean. Hala ere, ez dute inoiz taldea lehentasun izatea nahi izan, eta horregatik etenaldi luzeak egin dituzte. Azkena, bizpahiru urtetakoa. Orain, pandemia erdian, disko berriarekin bueltan datoz, eta hori aurkeztuko dute Arrasateko gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak