Bueltan dira ohiko Txikilandia eta GazteEkin

Julen Iriondo M. de Zuazo 2021ko abe. 28a, 13:35

COVIDak eraginda, aurreko Gabonetan moldatu egin behar izan ostean, oraingoan bueltan dira ohiko Txikilandia eta GazteEkin, urtarrilaren 2tik 4ra, Uarkapen eta gaztetxean, Txatxilipurdiren eskutik. Jolas parkea, tailerrak eta karaokea izango dira, batetik Uarkapen, hartu beharreko neurri denak hartuta.

Urtarrilaren 4an, 18:15ean eta 19:15ean, Irrien Lagunen ikuskizuna izango da, bestalde. Aurretik, hilaren 2an, Naturan Jolasean ekimena egingo dute Monterronen.

9 urtetik gorako haur-gaztetxoentzako, berriz, GazteEkin ekimena izango da gaztetxean eta gaztegunean, askotariko ekintza eta tailerrekin: sormen gunea, parkour gunea, ihes-bidea, jolas gunea eta sexualitate eta bideogintza tailerrak izango dira. Ekintzok ere edukiera muga izango dute, eta pertsona bakoitza hiru ekintzatan apuntatu ahalko da gehienez.

Informazioa emateko eta sarrerak saltzeko mahaia jarriko du Txatxilipurdik bihar, eguaztena, 18:00etatik 20:00etara eta etzi, eguena, 11:00etatik 13:00era, Biterin. Txikilandia eta GazteEkin egunetan Uarkapeko leihatilan eskuratu ahalko dira sarrerak. Edukiera mugak direla-eta, umeei lagun egitera doazen helduak ahalik eta gutxien izatea eskatu dute Txatxilipurditik.

[Informazio gehiago]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak