Egurra lantzen ikasteko tailerra, Arrasateko Tailaginen Elkartearen eskutik

Hasier Larrea 2021ko abe. 28a, 09:44

Argazkia: Imanol Barrenetxea-Arando

Urtarrilaren 10ean hasita, 30 orduko ikastaroa eskainiko du ARTEk, tailagintzan lehen pausoak eman nahi dituztenei zuzenduta. Elkarteak San Andresen duen lokalean, Araba etorbideko 13.ean, garatuko da tailerra, astean hiru egunez. Interesa duen orok 628055084 edo 652740918 telefonora dei dezake.

Arrasateko Tailaginen Elkartea (ARTE) 1982 urtean sortu zen zurezko taila landu, sustatu eta zabaltzeko asmorekin. Bere eginkizunen artean dago urtero iniziazio-tailerrak eskaintzea, "ahalik eta zaletu gehienei sarrera eman nahirik". Elkartea  hiru lagunek abiarazi zuten, eta gaur egun, guztira 50 partaide ditu.

ARTEko kideen esanetan, "garapen" bat izan du elkarteak, gero eta modalitate gehiago jorratzen baitituzte: "Euskal taila eta taila geometrikoa lantzen jarraitzen dugu, baina baita ere eguneroko lan tresnak, erliebeak, eskultura tradizionalak, eskultura modernoak eta gehiago".

Euren ekintzen berri emateko, urtero urtero Santamas egunean Jokin Zaitegi plazan txoko bat jartzen dute egindako azken lanekin. Erakusketa handiagoak ere egin izan dituzte; azkena, 2018an Kulturaten, Egurraren lilura izenpean eta "arrakasta handiarekin". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak