Santamasetako protagonista nagusia da txerria eta aurten, Prakabeltzek hartu du paper hori. Euskal txerria da eta ez da Zaloña Aurrekoa baserriak santamasetarako ekartzen duen lehen txerria, aurreko urteetako protagonistak ere baserri horretakoak izan dira. Herritarrek gustura hartu zuten Prakabeltz, eta arratsaldeko 19:00etatik 21:00 bitartean izan zen protagonista herriko plazan.
Santamas komisiñotik adierazi dutenez, gaurko egunez ere kalean izaten da txerria, baina gaur ez da kalean egongo egungo osasun egoeragatik. "Tamalez, jende pilaketak saihesten saiatu behar gara eta, beraz, Prakabeltz etxean utziko dugu".