Arrasateko erakusleihoak, Gabonetarako apainduta

Jon Irizar Aranguren 2021eko abenduaren 21a

Aurten ere Gabonen testuinguruan apaindutako establezimenduetako erakusleihoen lehiaketa egin dute Arrasaten. 26 izan dira ekimenean izena eman eta lehiaketan parte hartu duten herriko komertzioak. Domekara arte egon da bozka emateko aukera, eta gaur emango dira jakitera saridunak; sei sari banatuko dira, lau epaimahaiko kide diren Ibai-Arteko ordezkari batek, diseinuan aditu batek eta Udaleko ordezkari batek erabakiko dituzte, eta gainontzeko biak, aldiz, herritarren bozkaren bidez erabakiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak