'Emakume kubatarrak, iraultza bat beste baten barruan' erakusketa zabaldu dute Debagoieneko Ezker Kultur Gunean

Mirari Altube Arrese 2021ko abe. 20a, 19:34

Erakusketan dagoen panel bat. (Argazkia: euskadicuba.org)

Berdintasun sareak batuz Kuba eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa artean proiektuaren emaitza jarri dute ikusgai Debagoieneko Ezker Kultur Gunean –Aldai kalea, 9–; abenduaren 31 arte izango da ikusgai 17:30etik 19:00etara bitartean. Hitzordua aldez aurretik eskatu behar da mezu bat bidalita –ezkerkulturgunea@gmail.com– edo telefonoz deituta –622 10 40 72–.

Hegoaldeko emakumearen eta bereziki Kubako emakumearen irudiaren gaineko gogoeta egiteko beharretik sortutako proiektuaren emaitza da, eta zortzi paneletan jaso dute hori. 

Iraultzaren garaipenaren ondoren emakume kubatarrek izan duten garrantzia eta horien garapen maila erakutsi gura dira erakusketaren bitartez; baita emakumeek izan duten paper garrantzitsua gizartearen bilakaeran eta eskubideen eta aukeren berdintasuna lortzeko borrokan ere. Era berean, sistema patriarkal kapitalistaren herentziatik urrun dagoen gizarte baten eta, bereziki indarkeria matxistatik aske dagoen gizarte baten eraikuntzan egindako lana jaso dituzte.

1960ko abuztuan sortutako Emakumeen Federazio Kubatarrak (FMC) 14 urtetik gorako emakume kubatar gehienak biltzen ditu bere baitan; ondorioz, lau milioi baino gehiago daude. Horrek egiten duen lana ere agerian uzten du erakusketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak