Auzoari balioa emateko ekintzetan murgilduta daude Santa Teresa guneko ikasleak

Hasier Larrea 2021ko abe. 20a, 18:50

Arizmendi ikastolako Santa Teresa guneko ikasleek 2021. urteari amaiera emateko ekintza desberdinak egin dituzte, horretarako auzokideak gogoan eta bidelagun izan dituztelarik. 'Musakola Bizirik' proiektua eta Gabonetako postalen banaketa dira horren adierazle.

Gabonak ate joka daudela-eta, Arizmendi ikastolako Santa Teresa guneko lehen eta bigarren zikloko ikasleek Musakola Bizirik proiektua burutu dute azken aste hauetan. Hori horrela, ikasleak buru belarri aritu dira auzoko txoko eta komertzio desberdinetan informazioa jasoz. 
Proiektuaren helburua "auzoko komertzio txikiari laguntzea, indartzea eta ikasleak auzoko komertzio txikian kontsumitzeak duen onuraz jabetzea" izan dela adierazi dute hezkuntza zentroko arduradunek. Gainera, bukaerako lan bezala spot bat egin dute, azken hamarkadetan auzoak izan duen bilakaera irudikatu nahian.
 

Martitzenean, postalen banaketa eta kantaldia

Horrekin batera, ikasleek gabonetako postalak egin dituzte, abenduaren 21ean auzoko komertzio txikietan banatzeko. Bertan kontsumituko dituzten bezeroek, trukean, aukera izango dute postal horiek jasotzeko. Egun berean, goizeko 12:00ak aldera, kantuz eta beharrezkoak diren neurriekin "ez-ohiko itxiera" emango diote urteari San Isidroko plazan. Hainbat gabon kanta abestuko dituzte auzoko partaide desberdinekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak