Jon Orbegozok Azpeitiara eraman du txapela

Xabier Urtzelai 2021ko abe. 19a, 17:22

Santamasetako final ederra jokatu dute Jon Orbegozo azpeitiarrak eta Arrasateko Aitor Magallanesek –azken hori AKEko tenis irakaslea da–. Parean egon dira indarrak, bi orduz egon dira jokatzen, eta Orbegozok 6-4, 6-4 irabazi du.

Ez zen elkarren kontra jokatzen zuten lehen aldia, eta txapelketako irabazle Jon Orbegozok aitortu du Magallanesen hutsuneak bilatzen saiatu dela: "Badakit Aitor ze mailako jokalaria den, abiadura handia ematen dio pilotari eta banekien kosta egingo zitzaidala hari irabaztea. Kostata, baina lortu dut txapela janztea", adierazi du finalaren ondoren. Magallanes, bestetik, pozik zegoen finalean erakutsi duten mailarekin, eta txapelketak eman duenarekin: "Esango nuke Arrasaten tenisa sasoi onean dagoela, txapelketan 20 lagunek hartu dute esku eta kopuru polita da, bazirudien pandemia tarteko zailtasunak izango genituela txapelketa amaitu ahal izateko, baina lortu dugu, horrenbestez, pozik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak