Kajoi tabernaren kanpoaldean egin dute Artgazkikoek zazpigarren urtez antolatu duten lehiaketaren sari banaketa ekitaldia.
Irabazleak
Fermin Bidaurrek, Andoinen, Araban ateratako argazkiagatik irabazi du lehiaketa eta garaikurra eta 300 euroko saria eskuratu ditu. Bigarren postuan gelditu da Jorge Polo, Antoñanan, Araban, ateratako argazkiarekin eta 200 euroko saria irabazi du. Eta 100 euro, hirugarrena izan den Alberto Loyok eraman ditu, Nafarroako Urederran ateratako argazkiagatik.
Erakusketa eta salmenta
Lehiaketara aurkeztu diren 200 argazki horietatik 45 aukeratu ditu epaimahaiak. Eta horiek guztiak erakusketa baten jarriko dituzte ikusgai lehenengo Kajoi tabernan, eta ondoren, Ibai Arteko herriko komertzioetan.
Argazki horiek guztiak salgai egongo dira 30 euroren truke, eta horietatik jasotako dirua AERyOH (Asociacion Española de Raquitismos y Osteomalacia Heredados) elkartera bideratuko dute.