Jostailuak trukatuta, pozik etxera

Miren Arregi Amasorrain 2021ko abe. 18a, 15:42

Gurasoek lagunduta, haur eta gaztetxo asko gerturatu da gaur Biterira, Txatxilipurdiko lagunek gertatutako jostailu truke azokara: "Hobe duzue puntuan etorri, jostailuek hegan egiten dute-eta", ohartarazi dute antolatzaileek. Eta halaxe izan da, jostailu berriak besopean, pozik etxeratu dira gaztetxoak.

Hemezortzi urte daramatza Txatxilipurdik (2003tik) Gabonen bueltan jostailu truke azoka antolatzen. Duela aste batzuk hasi ziren, besteak beste ludoteketan, etxean erabiltzen ez zituzten jostailuak batzen. Trukean tiketak jaso zituzten haur eta gazte horiek, eta tiket horiek ondo baino hobeto xahutu dituzte gaur Biterin, emandakoaren ordaina jasotzeko eguna zen gaurkoa, jostailu berriak hartzeko eguna. Denak zeuden Txatxilipurdiko lagunek azoka noiz zabalduko zain, eta zapi bat erretiratuta bistaratu dituzte jostailuak. Hor hasi dira gaztetxoak aukeraketa egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak