Arrasaten bizi den Lorenzo Gallardok 100 urte bete ditu

Mirari Altube Arrese 2021ko abe. 17a, 15:44

Lorenzo Gallardo etxekoen eta Udal ordezkarien artean.

Campanario herrian (Badajoz) jaio eta 1947tik Arrasaten bizi den Lorenzo Gallardok 100 urte bete ditu gaur, abenduak 17. Bost seme-alabek, bederatzi ilobek eta lau birbilobek inguratuta ospatu du urtebetetze eguna: "Eta amama Inesek ere hartu du parte ospakizunean zerutik", adierazi dute etxekoek.

Maria Ubarretxena alkatea eta Amaia Zeziaga zinegotzia ere gerturatu dira zoriontzera eta lore-sorta ematera.

"Zorionak, Lorenzo! Jarraitu jatorra eta denon laguna izaten, orain arte bezala", adierazi diote guztiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak