Domekan jokatuko dituzte tenis eta padel txapelketetako finalak

Eneko Azurmendi Barrena 2021eko abenduaren 15a

Azaroaren 13ko asteburuan hasi zituzten Santamasetako tenis eta padel txapelketak. 22 lagunek eman dute izena tenisean padelean, berriz, 25 bikote aritu dira lehian. Domekan, abenduak 19, Musakolako kiroldegian jokatuko dituzte finalak, 11:00etatik aurrera.

Tenisari dagokionez, bi finalerdiak jokatzeke daude oraindik, eta horietako irabazleak izango dira finalean. Batetik, Sebas Sierrak eta Aitor Magallanesek neurtuko dituzte indarrak eta, bestetik, Odei Sierrak eta Jon Orbegozok.

Padelean, berriz, bikote bat dagoeneko sailkatuta dago finalerako: Jorge Aranes eta Patxi Vallejo. Bestalde, finalean leku bat izateko borrokan ariko dira Gari Barrutia eta Gorka Egizabal batetik, eta Xabi eta Carlos Odriozola anaiak, bestetik, egubakoitzean jokatuko duten partiduan.

Arrasate Kirol Elkartetik herritar guztiak animatzen dituzte partidu horietaz gozatzera. "Bertaratutakoei gogorarazi, pandemia dela eta, horrelako gertaeretarako ezarritako jarraibideak jarraitu beharko direla: musukoa, kiroldegian sartzeko Covid pasaportea eta distantzia egokia".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak