Atzeratu egin dute Santamas krosa

Xabier Urtzelai 2021ko abe. 14a, 16:25

Herri mailako korrikalariak, Garibai Etorbidean, artxibo erretratuan.

Arrasate Atletiko taldeak ohar bidez jakinarazi du abenduaren 19rako aurreikusita zeukaten Santamas krosa atzeratu egingo dutela. "Asmoa da egoerak hobera egiten duenean antolatzea", adierazi dute kirol taldetik.

Oraingoz ez dute aurtengo edizioa bertan behera utzi, atzeratu egin dute. Arrasate Atletikok abenduaren 19an antolatu behar zuen Kuadrilen arteko Santamas krosa, baina pandemiaren datuak okerrera doazela eta, oraingoz hitzordua atzeratu egingo dute: "Arrasaten egoera zein den kontuan izan dugu erabakia hartzeko, espero dezagun eper laburrean lasterketa antolatzeko moduan egongo garela", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak