Gabonetako azoka egingo du aurten ere Eskuartean artisau taldeak

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko abe. 13a, 15:58

Eskuartean taldearen iazko azoka, Biteri plazako karpan.

Gabonetako Artisautza Azoka egingo dute abenduaren 23an eta 24an, Seber Altube plazan. Lehen egunean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30etara edukiko dituzte haien produktuak ikusgai eta salgai eta hilaren 24an, berriz, goizez bakarrik izango da.

"Aurtengo Gabonetan, seguru opari bat baino gehiago egingo dugula. Eskuartean artisau taldeak opari horiek tokiko artisautzakoak izatera bultzatzen du", adierazi dute. "Azoka horretan, artisau-artikuluak aurki daitezke, hala nola, txotxongiloak, bitxiak, ilustrazioa, osagarriak, dekorazioa, zeramika, ehungintza eta beste gauza asko. Artisau-lan hauek arduraz, sormenez eta mimo handiz eginikoak dira".

Antolatzaileek nabarmendu dute osasun agintariek gomendatutako neurriak hartuko dituztela, COVID-19aren kutsatzea saihesteko: edukiera, distantzia soziala, maskarak eta gel hidroalkoholikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak