Santamasen bueltako bertso saioa antolatu du AEDk abenduaren 19rako

Hasier Larrea 2021ko abe. 13a, 09:50

Saioa Alkaiza, Nafarroako egungo txapelduna (Argazkia: Joseba Zabalza).
Euskal Herriko lehen bertso eskolaren sortzaileen omenezko bertso-saioa egitea zuten aurreikusita, baina atzeratu egin behar izan dute. Horren ordez, AED elkarteak beste jaialdi bat antolatu du, "bertsozaleak Santamasen bueltan gozatu ahal izaten duten saiorik gabe geratu ez daitezen". 

Jaialdi hori ere abenduaren 19an izango da, Amaia antzokian, baina, ordutegia ezberdina izango da, 19:30ean hasiko baita. Bertsolariak Saioa Alkaiza, Ane Labaka, Anjel Mari Peñagarikano eta Igor Elortza izango dira, eta gai jartzailea, aldiz, Amaia Agirre.
 
Sarrerak salgai daude honezkero Amaia antzokiaren online atarian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak