Prestakuntza eta sentsibilizazio programa abiatu du Gipuzkoako Futbol Federazioak. Josu Zubia zuzendariak azaldu duenez, helburua futbolaren inguruko "begirada irekiagoa eta solidarioagoa" sustatzea eta inklusioari eta elkarbizitzari laguntzen dioten balioak txertatzea da.
Gipuzkoako hainbat txokotatik gerturatu dira 20 bat gaztetxo Arrasatera. Lehenengo elkar agurtu dute, eta ostean, entrenamenduari ekin diote. Teknika, abiadura, punteria... askotariko alderdiak trebatzeko ariketak egin dituzte; guztiak jokalarien beharretara egokituta. Ondoren, partida jokatu dute, lagun artean.