Horrez gain, Biteri jolas-parke bilakatu dute, puzgarri saltokariarekin, askotariko oztopo pistarekin eta Arrasaten estreinatu dituzten hiru atrakzio berrirekin; eski simulagailua, indioen pista eta Olentzeroren puzgarria izan dira Arrasateko haurrek frogatu duten lehen jolasguneak.
Bihar, aldiz, 19:00etan, ATAKA ikuskizuna egingo dute herriko kaleetan. Aireko koreografiez osatutako ikuskizuna izango da.