Ludotekak (3-12 urte)
- Abenduak 27, astelehena, 10:30etik 13:00etara mendi irteera (eguraldi onarekin) eta esperimentu tailerra (eguraldi txarra egiten badu).
- Abenduak 28, martitzena, 10:30etik 13:00etara sukaldaritza.
- Abenduak 29, eguaztena, 10:30etik 13:00etara makedo eta jolas erraldoiak.
- Abenduak 30, eguena, 10:30etik 13:00etara, kustomizazio tailerra.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, abenduaren 17a baino lehen, ludoteketan.
Horrez gain, ekintza berezia antolatu dute 9-12 urte artekoentzat: Zaldien isla. Zaldiekin tailer emozionala izango da, abenduaren 29an, eguaztena, 15:30etik 19:30era. "Jolas eta dinamika ezberdinen bitartez, zaldiaren eta haurraren arteko harremana baliatuz, norbere burua ezagutzea da helburua".
Gehienez 15 pertsonentzako lekua dago. Ekintza irekia izango da edozein haurrentzat, baina lehentasuna izango dute ludotekako bazkideek. Prezioari dagokionez, ludotekako bazkideentzat 8 euro izango da eta gainontzekoentzat, 10 euro. Izena emateko epea abenduaren 9tik 17ra izango da, eta ludoteketan egin beharko da.
Gazte Txokoak (12-17 urte)
- Abenduak 26, domeka, 17:00-21:00, Olentzero ezkutua San Andreseko gaztetxokoan.
- Abenduak 27, astelehena, 17:00-21:00, Bingo txantxa Erguingo gaztetxokoan.
- Abenduak 28, martitzena, 11:00-18:00, irteera Salting Iruñara. Prezioa: 5 euro.
- Abenduak 29, eguaztena, 10:00-17:00, irteera paintball Iturgutxira (Araba). Prezioa 10 euro.
- Abenduak 30, eguena, 11:00-18:00, mendi irteera + gazte bazkaria Musakolako gaztetxokoan.
Izena emateko, gaztetxokoetan bertan edo zerbitzuetako Instagramen edo Whatsappean.
Familian Jolasean, urtarrilean
Bestetik, urte berriarekin batera, Familian Jolasean ekimenari helduko diote, d0meka arratsaldeetan, 0-8 urte arteko haurrei eta familiei aisialdiaz eta jolasaz gozatzeko aukera eta espazioa emateko asmoz. "Urtarrilaren 16an hasi eta martxoaren 27ra arte, domeka arratsaldetan izango dugu zita, 17:30etik 19:30ak arte".