Bi astean toki berean gertatzen den hirugarren istripua da. Goizeko 11:00ak aldera gertatu da istripua. Ertzaintzako prentsa arduradunen arabera, kaltetuetako bat Debagoieneko Ospitalera eraman dute. Zoruan gasolina orbanak gelditu dira eta suhiltzaileak zein garbiketa zerbitzuak bertaratu dira errepidea garbitzera. Trafikoa "berehala" irekiko dutela adierazi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.