Musakolako kiroldegiari dagokionez, batetik, bihotza lantzeko gunean, korrika egiteko zinta bat eta bizikleta etzan bat berrituko dituzte. Bestetik, muskulazio gunean, askotariko makinak ordezkatuko dituzte: bular eta trizepseko press bertikala, femoralarena –horizontala–, bular eta sorbaldako press-a eta bizeps, trizeps eta bularreko uzkurtzailea. Makinen eguneratzean egingo den inbertsioa 17.167,24 eurokoa da, BEZa barne.
Ander Garay Kirol Saileko zinegotziak nabarmendu du erabiltzaileei egokitutako zerbitzua ematea dela Udal Gobernuaren lehentasuna. "Makina zaharkituak aldatzen goaz zerbitzu on bat ematen jarraitzeko, berauek ordezkatu ditugu, urtero burutzen dugun instalakuntzen mantenu eta eraberritze jarduera ezberdinen baitan. Zentzu horretan, pandemia ostean, kiroldegiaren erabilera normalizatzen ari da eta gimnasioen erabiltzaile kopurua gorantz doa. Eskaera dago, eta eskaera horri kalitatez eta azpiegitura aproposekin erantzuteko ahaleginean jarraitzen dugu, etengabe".
Iturripen argiteria aldatuko dute
Bestalde, Iturripeko kantxako ohiko argiteria led teknologiagatik aldatuko dute. "Argi mota horiek abantailak eskaintzen dituzte kontsumo aldetik, ingurumenarekin jasangarriagoak dira, eta epe laburrean inbertsio eta gastu energetiko aurreztea parekatzen da". Lan horiek egiteko inbertsioa 31.825,05 eurokoa izango da, BEZa barne.