Perez sagutxoaren benetako istorioa erakutsiko dute Glu-glu taldekoek; belaunaldi, amets eta burko guztiak gainditu dituen istorioa da sagutxoarena. Etzi, zapatua, Amaia antzokian, 5 euroren truke. Dantzekin eta abestiekin jolastuko dira antzezleak, eta ipuin klasikoa komedia ukituarekin erakutsiko dute.