Sandra Trafilaf Yáñez militante komunista Txileko egoera soziopolitikoaz ariko da Iratin eguaztenean

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko abe. 13a, 12:53

Emakume bat, maputxeen banderarekin. Argazkia: Creative Commons.

Askapenak antolatuta, Txileko eta Hego Amerikako egoera soziopolitikoa izango du berbagai, abenduaren 15ean, 18.30ean, Irati Topalekuan (tabernan). "Sindikatu burua, ama nekazaria eta aita maputxearen alaba da. Sandrak oso gaztetatik ezagutu zuen jazarpena. 1973ko estatu kolpearen ondotik, FPMR erakundean erresistentzia armatuan aritu zen. 8 urte pasa zituen espetxean, eta gaur egun kazetari eta komunikazio sozialean ari da", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak