Arima hirukote bizkaitarra, bihar, Arrasateko gaztetxean

Eneko Azurmendi Barrena 2021eko abenduaren 8a

Argazkia: Arima taldea.

Arima taldeak kontzertua egingo du bihar Arrasateko gaztetxean, 22:00etan hasita, Kooltur Ostegunen baitan. Paule Bilbao musikaria buru duen hirukoteak Biluztasunez jantzita eta Metamorphosis lanak kaleratu ditu 2019an formazioa osatu zutenetik. Shoegazearen, post-rockaren eta post-punkaren bueltan aritzen dira, Ama Say taldeko bateria-jole izandako Gontzal Bilbaoren eta Josu Gonzalez baxu-jolearen erritmoari jarraituz. Sarrera zazpi euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak