Fermin Bidaurreren 'Bidea jarraitzen' argazkia, udazkeneko onena

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko abe. 8a, 11:56

'Bidea jarraitzen', argazki irabazlea.

199 argazki aurkeztu dituzte Artgazkik antolatutako Udazkena Euskal Herrian argazki lehiaketaren zazpigarren edizioan, eta Fermin Bidaurre iruindarrak Andoinen (Araba) ateratako argazkia izan da onena, epaimahaiaren iritziz. Jorge Poloren Cascada Molino de Oteo argazkia izan da bigarren onena eta Alberto Loyoren Colores de Urederra, hirugarrena.

'Cascada Molino de Oteo', Antoñanan (Araba). Argazkia: Jorge Polo.

'Colores de Urederra', Baquedanon (Nafarroa).

Abenduaren 20tik aurrera, ikusgai

Lehiaketan aurkeztu dituzten 199 argazkietatik 45 ikusgai eta salgai egongo dira abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra arte Arrasateko hainbat establezimendutan, 30 euroren truke, Artgazki eta Ibai-arteren arteko elkarlanari esker. Honakoak dira establezimenduak: Kili-Kolo, Buart, Eya Altzariak, Itxaso, Sikol, Bea Lentzeria, Lasagabaster, Elkoro, Markiegi, Mondragon Hoteleko kafetegia, Troko, Milar Elkoro, Zubiaga, Angela, Kapikua, Josle, Lilura, Ume, Oihal, Ennea eta Aranzabal.

Beste urte batez, batzen duten diru guztia AERyOH (Asociacion Española de Raquitismos y Osteomalacia Heredados) elkartera bideratuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak