Elikagai bilketa eta tailerrak, Avesantes elkartearen eskutik

Ainhoa Arana 2021ko abe. 7a, 17:47

Abenduaren 13, 14 eta 15ean izango dira hitzaldi eta tailerrak. Elikagaiak, berriz, astelehenetik ostiralera bilduko dituzte.

Abenduaren 13an indarkeria matxistaren inguruko hitzaldia eskainiko dute. Santa Teresa ikastolak, Emakume Txokoak eta auzoko erakundeak antolatutakoa izango da, eta gaztelaniaz izango da. Abenduaren 14 eta 15ean, ordea, elikadura osasuntsuaren eta tableta nola erabiltzearen inguruko tailerrak antolatu dituzte. 65 urtetik gorako bizilagunentzat zuzendutako ekintzak izango dira, eta Gurutze Gorriak zuzendutakoak izango dira. Tailerretan izena emateko 644 74 50 18 deitu, eta izen abizenak eta NAN zenbakia eman beharko dira. 8 pertsonako taldeak izango dira gehienez eta debalde izango dira.

Horrez gain, elikagaien bilketa antolatu dute. Ez da gauza berria, iaz 550 kilo elikagai baino gehiago batu baitzituzten. Pandemiak bizilagun askori kalteak eragin dizkiola diote Avesantesetik eta Santa Teresa eta Doneztebe Portuko elkarteak jarri du martxan ekimena. Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara jasoko dituzte elikagaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak