Arrasate Musikaleko ikasleek kontzertua eskainiko dute egubakoitzean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko abenduaren 7a

Artxiboko irudia.

Kulturaten izango da, doan, 18:30ean.

Arrasate Musikaleko ikasleek Gabonetako Kontzertua eskainiko dute egubakoitzean, 18:30ean, Kulturaten. Bakarka eta taldeka arituko dira musikari gaztetxoak. Oboea, flauta, klarinetea, tronpeta, biolina, biola, biolontxeloa, gitarra eta pianoa joko dituzte, besteak beste.

Emanaldia doan izango da

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak