Mondrako lagunak Zeziagako lokalera itzuliko dira aurtengo neguan ere, klubeko kirol materiala saltzeko eta herritarrengandik gertuago egoteko helburuarekin. Ekimena ez da berria, iaz ere denda jarri zuten klubeko motxila, jertse, txandal, bisera, bandera eta bestelakoak saltzeko, eta gaur ere zeregin berdinean ibiliko dira, denda 10:00etan zabalduko dute-eta –13:00ak arte egongo da gaur zabalik–.
Gaurkoa, baina, salbuespena izango da, normalean egubakoitz (18:00-20:00) eta zapatuetan (10:00-13:00) egongo delako denda zabalik.