Harrobiko soinu-joleen txanda da gaur Arrasate Hiria Akordeoi Lehiaketan; Gipuzkoako jaialdia martxa onean doa

Larraitz Zeberio Lekuona 2021eko abenduaren 5a

Bihar jokatuko dituzte lehiaketa nagusietako azken faseak bai Nazioarteko Lehiaketan eta bai Gipuzkoako Lehiaketan. Gaur, aldiz, ikasle gazteen txanda da eta hiru aretotan dihardute; Amaia antzokian, Kulturaten eta Arizmendi ikastolan. Guztira, 146 bat akordeoilari gaztek dihardute jaialdirako prestatutako piezak aurkezten.

09:15ean hasi dira Gipuzkoako jaialdiko emanaldiak horretarako gertatutako hiru aretoetan. Lurralde osoko akordeoi ikasleak gerturatzen dira bertara eta hitzordu garrantzitsua izaten da nork bere maila erakusteko. Harrobiko soinu-joleentzat erakusleiho eta jendaurreko esperientzia garrantzitsua izaten da, baita ere gainerakoen maila ikusteko.

Gipuzkoako jaialdiak izango du sari banaketa ekitaldia. 19:00etan izango da, gaur, Amaia antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak