Azaroaren 22an eman zioten hasiera ekimenari eta gaur, abenduak 3, bukatutzat eman dute. Arratsaldeko 17:30etan batu dira Biteri Plazan, eta bertan haur zein helduentzako jokoak izan dituzte. Horrez gain, trikitilariak ere izan dira arratsaldea girotzen. Hotzari aurre egiteko, txokolate beroa banatu dute bertaratutakoen artean, eta ondoren, guztiek batera bertso batzuk abestu dituzte. Eguraldia aldeko izan ez arren, giro paregabea sortu da herritarren artean.
Haurren aurrean helduok heldu ekimena guraso, hezitzaile, lagun helduak, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako senideek euren arteko -hau da, helduen arteko- hizkuntza-praktikak alda ditzaten eta euskara gehiago erabil dezaten aktibazio da, eta Euskal Herri osoan 80 herri baino gehiagotan jarri da martxan.