Argien piztearekin eman diote Gabonei hasiera

Ainhoa Arana 2021ko abe. 3a, 13:13

Aurten Aspace eta Atzegi elkarteak izan dira arduradunak, 50 eta 60 urte bete dituztelako, hurrenez hurren.

Gabonak ate joka daude eta Debagoienako herrietan nabaritu egiten da. Arrasaten, esaterako, atzo piztu zituzten Gabonetako argiak. Aurten, Aspace eta Atzegi elkarteak izan dira piztueraren arduradunak, 50 eta 60 urte bete dituztelako, hurrenez hurren. "Ohore bat da guretzat, azken finean errekonozimendua ematen zaielako elkarteetako erabiltzaileei. Honetan, Debagoienak indar asko egin du historikoki eta gaur beste behin erakutsi du garrantzi hori", adierazi du Izar Zubietak, Atzegiko Debagoienako arduradunak. 

Gabonetako argiak urtarrilaren 7ra arte egongo dira piztuta. Guztira 90 egitura ezberdin jarri dituzte herrian zehar, eta berrikuntza bezala 14 metroko zuhaitza jarri dute Biteri Etorbidean. Batean zein bestean, energia kontsumo baxuko argiteria jarri dute eta jasangarria da ingurumenarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak