Futbol egokituko topaketa egingo dute Mojategin hilaren 12an

Bergarako futbol topaketa, artxibo erretratuan.

Abenduaren 12an Arrasaten –Mojategin– desgaitasun fisiko edo intelektuala duten gazteei zuzendutako hirugarren futbol topaketa egingo dute (12:00etan hasita). Euria eginez gero, aterpean egingo dute saioa.

Topaketan esku hartu nahi dutenek idatz dezatela mezua Gipuzkoako Futbol Federaziora fgf@escuelaentrenadores.com , edo 747426823 telefono zenbakira deitu –parte hartu ahal izateko beharrezkoa da izena ematea–. Aurreratu dutenez aurtengo denboraldian 8 topaketa egingo dituzte Gipuzkoako bailara desberdinetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak