Biharko ekintzen helburuak, Sexologia Zerbitzuko kideen esanetan, honakoak dira: herritarrei sexualitatearen gaineko informazioa helaraztea, gaixotasunen aurkako prebentzioa egitea, erasoen aurkako tresnak garatzea eta barneratzea, seme- alabekin heziketa sexuala hobetzea, askotariko sexualitate eta identitate plazaratzea eta abar.
Horretarako, zerbitzuko profesionalak egongo dira karpan. Hala, herritarrak informatzeaz gain, jolasak eta erronkak proposatuko dituzte, "modu ludiko batean deskubritzeko sexualitateari buruz herritarrek zenbat dakiten eta sari ezberdinak egongo dira". Modu horretan ospatu nahi du Sexologia Zerbitzuak bere 25. urteurrena.