Gabonetako 50 otarre zozketatuko ditu Ibai-Artek, eta abenduaren 20an banatu

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko aza. 29a, 11:10

"Kalitatezko produktuz" osatutako 50 otarre zozketatuko ditu Ibai-Arte merkatarien elkarteak, eta abenduaren 20an banatuko ditu, 19:00etan hasiko den ekitaldian. "Aurten gainera, produktuak Aspaceko gure lagunek egindako zumezko saskian datoz produktuak", azaldu dute.

"Tradizio onen aldekoak, gure balioak finkatzen laguntzen dutenen aldekoak, eta batez ere, merkataritza solidario eta jasangarriaren aldekoak garelako egiten dugu lan Aspacerekin. Azken finean, gure erosketetan gizarte- eta ingurumen-irizpidea lehenetsi nahi dugu. Inork ezin die guztiei lagundu, baina denok lagun diezaiokegu norbaiti", diote merkatarien elkartetik.

Sustrai Fruta Dendak egindako 50 otarreak honako produktu hauekin osatuta daude: anana natural bat; Fruites Font errege-sagarra; Champion Frutas Ponti konpotarako udareak; Rajope aranpasak eta mertxika-orejoiak; Miau hegaluzea; Soto Segurako mazapana; El Encierro markako Nafarroako zainzuriak; Nafarroako artisau-pikillo piper estra; Goya turrioa; Antonio Anaut polboroiak; melokotoi estra almibarrean; % 100 tempranillo ondua, Javier Besa; Codorniu Natur; sekretu iberikoaren patea; Oñatiko Gezaltza baserriko gazta; El Coto Ramos de Guijuelo markako txorizo iberikoa eta saltxitxoia.

Zozketan parte hartzeko, hainbat bide daude: "Arrasaten erosi beharko da Arrasate Txartelarekin, erosketa-txartel baten argazkia bidali  688 73 41 49 WhatsApp zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure zozketako argitalpenak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak