Taldeko entrenatzaile Iñaki Ogara Arri-k aitortu du apur bat "hotz" hasi dutela partidua: "Egia da defentsan ez garela fin ibili partidu osoan zehar. Gure bat baten kontrakoa ez da oso sendoa eta hor abantaila handiak izan ditu aurkariak". Errebotea ere baliatu dute eta min handia egitea lortu dute. Horiek kontuan hartuta, beraiek eraman dute partiduaren dinamika osoa".
Ia uneoro "atzetik" ibili direla aitortu du Arri-k, nahiz eta momenturen batean izan duten aurrea hartzeko aukera: "Une oso txiki batez markagailuan aurretik joatea lortu dugu, baina beraientzat oso erraza izan da partidua kontrolpean izatea eta gure jokoa menderatzea". Era berean, aitortu du ez daudela ohituta markagailua kontran izatera, eta horrek isla izan duela jokalariengan ere.
Jakinekoa zen talde zaila izango zela Campus promete: "Bagenekien talde indartsua dela, talde oso gaztea izan arren jokalari itzelak ditu. Espero dezagun beraiekin batera, ligako lehen postuen lehian aritzea gu ere. Gaurkoari dagokionez aurkaria zoriontzea soilik baino ez zaigu geratzen, merezitako garaipena izan da".