Santa Zeziliaren omenezkoa, arrakastatsua beste behin

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko aza. 28a, 15:45

Urteroko ohiturari jarraituz, eta iazko etenaren ostean, Santa Zeziliaren omenezko kontzertua egin du Arrasate Musikaleko Bandak San Frantzisko elizan, Mikel Markiegiren zuzendaritzapean, eta eliza lepo bete, hori ere, urtero legez.

Ordubete inguruko emanaldia izan da eta segurtasun neurri guztiekin egin dute kontzertua. "250 sarrera jarri genituen, badaezpada, lerro bakoitzean bost pertsona jarriz, eta ia guztiak agortu dira", azaldu du Edorta Aiastui Arrasate Musikaleko kideak. Gaineratu du, azkenaldian talde txikietan funtzionatu ostean, talde osoa elkartzeko gogotsu zeudela bandako kideak ere, eta asko disfrutatu dutela gaurko saioa.

Hau izan da egitaraua:

  • El Embrujo de Ana-------------------------------------------- Rafael Domenech
  • Ross Roy---------------------------------------------------------Jacob de Haan
  • Miss Saigon-----------------------------------------------------.C.M. Schonberg
  • A tribute to Michael Jackson. -------------------------------M. Jackson
  • Arrasate Musikal------------------------------------------------Juan Arzamendi

27 urte ditu bandak

Arrasate Musikaleko Banda Jose Ramon Vitoriak sortu zuen 1994an, "hiriaren behar kulturalei erantzuteko". Ordutik haziz joan da, bai partaide kopuruan eta baita urtero eskaintzen dituen ekitaldi kopuruan ere. Geroago, Eduardo Arzamendik, Jose Ramon Elkorok eta Iker Olazabalek egin dituzte zuzendari lanak, eta gaur egun Mikel Markiegi da bandako zuzendaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak