Egun osoko egitaraua antolatu zuten Mondravemberreko kideek baina, atzo gauean hasi ziren arazoekin: Arrasateko Gaztetxeak kontzertuak ezingo zirela bertan egin azaltzen zuen komunikatua kaleratu zuen sare sozialen bidez. Horrez gain, eguraldiaren aurreikuspena ez da batere ona eta, ondorioz, bertan behera utzi behar izan dute eguna. Bertaratutakoen artean, adibidez, paella banatzeko asmoa zuten baina, aurreikusitako eguraldiarekin, Sebero Altube plazan arroza egitea ezinezkoa dela azaldu du Iban Arroiabek Mondravemberreko kideak.