Arrasateko gaztetxeko eguenetako musika egitasmoan aurrez izandakoa da 2000. urtean Gernikan sortu zuten Audience taldea. Gaizka Isunsa –gitarra, ahotsa, pianoa, teklatuak eta saxofoia–, Ander Marino –bateria eta perkusioa–, Andoni Lauzirika –baxua–, Ruben Garate –ahotsa, akordeoia, pianoa eta teklatuak– eta Ager Insunsa – ahotsa, gitarra, pedal steel-a eta biolina– dira taldekideak.
Folk-rock amerikarra dute oinarri, kantuetan bestelako estiloak uztartzen badituzte ere. "Kaki Arkarazorekin grabatu dute bilduma bikoitz berria eta Bidehuts-en bitartez kaleratu dute. Folk-rock amerikarra bada ere, lehenengo diskoaren hasieran kantu gitarreroago batzuk ere badaude; gero eta gehiago abesten dute euskaraz, nahiz eta gaztelaniak eta ingelesak ere presentzia apur bat duten kantuetan", dio antolatzaile taldeko Iker Barandiaranek.
Ikasturteari gogotsu ekin ziten Kooltur Ekintzakoek, eta halakoa dela diote musikariek eta publikoak duten jarrera ere: "Kontzertuetarako gogoz ikusten ditugu; hortaz, erantzuna ona ari da izaten".