Txikilandiako Gabon parkean hezitzaile bezala lan egiteko deialdia ireki du Txatxilipurdik

Hasier Larrea 2021ko aza. 23a, 12:59

Curriculuma abenduaren 1a baino lehen eskaintzak@txatxilipurdi.eus helbide elektronikora bidaltzeko deia egin dute antolatzaileek. Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an garatuko dute haurrentzako aisialdi egitaraua, Uarkape pilotalekuan, gaztetxean eta herriko kanpo espazioetan.

Goizez 10:30eatik 13:30ak arteko txandak egongo dira, eta, arratsaldez, 17:00etatik 20:00ak artekoak. Txatxilipurditik honako mezua bidali nahi izan diete hezitzaileei: "Haurren heziketan formatuta bazaude, beraiekin aritzea gustatzen bazaizu edota aisialdi eskaintza euskaldun eta hezitzaile baten parte hartu nahi baduzu, ez galdu aukera!".

Informazio gehiagorako, deitu 943 79 54 46 telefonora, edo gerturatu elkartearen egoitzara (Nafarroa etorbidea 23, behea).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak