1, 14, 19, 20, 22, 37. Horiek izan dira zapatuan banatu den Bonolotoko sari nagusia irabazi dituenak aukeratu dituen zenbakiak. Irabazleak, bakarrak, 1.994.595 euro eskuratu ditu, eta loteria-billetea Arrasateko Zarugalde kalean dagoen Nebraska tabernan erosi zuen.
"Oso pozik gaude banatutako sariarekin. Ez da lehen aldia, gainera, beraz poza banatzeaz harro gaude. Ea irabazlea tabernatik pasatzen den eta oparitxoren bat egiten digun, kar, kar, kar..." azaldu du tabernako jabe Alazne Ezkurrak.