Jaialdi jendetsua bezain izerditsua bizi izan zen atzo Arrasateko gaztetxean, Kontralde, Sustrai Berriak eta Rebel Noise taldeen kontzertuari esker. Atzo debuta egin zuen Kontralde izan zen taularatzen lehena eta ondoren igo ziren Sustrai Berriak eta Rebel Noise. Arrasatearrak izanik, Kontralde eta Rebel Noise taldeek eragin zuten mugimendu gehien lehen ilaretan, bereziki Arrasateko taldeen bertsioak jo zituztenean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.