Azken txanpan egindako golari esker, liderra hartu du mendean Mondrak (2-1)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko aza. 21a, 11:44

Iker Perez aurrelari arrasatearrak egin zuen 2-1ekoa, azken txanpan.

Partidua amaitzear zela Iker Perezek egindako golari esker garaipen baliotsua lortu zuen atzo Mondrak UDArekin berdinduta lider moduan etorri zen Touringen aurka. Atzo jokatu zuten UDAk eta Bergarak ere, eta biek lortu zituzten hiru puntuak: aretxabaletarrek 0-1 irabazi zuten Euskaldunaren aurka eta bergararrek 1-3 irabazi zioten Real Unioni. Aloña Mendik galdu egin du gaur, domeka, etxean, Amaikak Bat-en aurka (0-2).

Lider moduan etorri zen Touring Mojategira baina atzokoan ere argi geratu zen Ohorezko Erregional Mailan oso parekatuta daudela indarrak, edozein taldek beste edozein menderatu dezakeela. Hasieratik saiatu zen Mondra Touring estutzen baina Oreretako taldeak argi utzi zuen ez zela partidu erraza izango. Bi ateetan aukera larregi izan barik zihoan partidua, harik eta Touringek ezustean 0-1koa egin zuen arte. Kolpea izan zen arrasatearrendako eta atsedenaldira bitartean ez zuten apenas aukerarik sortu berdinketa lortzeko.

Bigarren zatian, baina, gorantz egin zuen Mondrak. Eta saiakerek izan zuten bere fruitua, Ander Arroyok banakoa lortu zuenean. Pozik zegoen Arroyo golarekin: "Astean zehar lan izugarria egin dugu partidua prestatzeko. Bageniekien ez zela erraza izango, baina, liderra izan arren, aurre egin ahal izan diegu. Partidua parekatua izan da; beraiek ez dituzte aukera askorik izan, gu, berriz, gogoz irten gara, lana eginez, eta garaipena lortu dugu. Gola ere aspaldi sartu barik, tokatzen zen bat sartzea, batez ere, maila pertsonalean konfiantza hartzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak