Hasteko, eguaztenean, Santa Marinako bibliotekak Lur Korta jasoko du, arratsaldeko seietan hasita. Oiartzuarrak 20 urte baino gehiagoko eskarmentua dauka haurrei zein helduei ipuinak kontatzen. Oraingoan, 5 urtetik gorakoei egokitutako istorioak kontatuko ditu, bere ohiko estiloan, antzerkigintzari ere ateak irekiz. Udalaren webgunean eman behar da izena aurretik.
Hurrengo egunean, ordu berean, Ines Bengoa izango da 3 eta 4 urte artekoen arreta bereganatuko duena. Aberingo kontalaria 2002an murgildu zen mundu horretan, eta trebea da umeak hitzen, soinuen eta abestien bidez entretenitzen. Kulturaten izango den emanaldirako sarrerak agortu dira jadanik.