Punk-rock estiloko kontzertua zapatuan gaztetxean, debut eta guzti

Hasier Larrea 2021ko aza. 19a, 10:57

Kontralde taldeko kideak.

Kontralde taldeak lehen emanaldia egingo du, Rebel Noise eta Sustrai berriak-ekin, bihar, 22:30ean hasita.

Arrasateko punk-oi! mugimenduaren bueltan sortu diren taldeen zerrenda luzeari beste izen bat gehitu behar zaio: Kontralde. Hala bazan saioko bideo-in-kesta bateko erantzun xelebrean inspiratu dira 112, Rebel Noise eta Bloom taldeetako zenbait kide eratu berri duten laukoteari titulua jartzeko. Horietako bat da Mikel Bolinaga gitarra-jolea, eta aipatu du "ezagutzera emateko asmoz" hitzartu dutela zapatu gauekoa: "Bloom bukatu zenean abesti batzuk neuzkan bueltaka, eta proiektu berri bat osatu nahi zuten musikariekin berba egin ostean hasi ginen batzen eta entseatzen".

Beraz, abesti propioak eta bertsioak joko dituzte, Rebel Noiseren antzera. Azken horiek ilusioz gainezka dauden musikari gazteak dira, oholtzetan esperientzia dezente pilatzen dabiltzanak, bailaran zehar makina bat kontzertu jo baitute.

Rebel Noise boskotea.

Eta hirugarren talde gonbidatua Iruñeko Sustrai Berriak da. Garun setiatuak bigarren diskoko kantak eskainiko dituzte, besteak beste.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak