Santa Zezilia omentzeko kalejira eta kontzertua egingo ditu Arrasate Musikalek

Hasier Larrea 2021eko azaroaren 18a

2019an egindako kalejira.

Musikarien patroiari urteroko keinua egingo dio musika eskolak. Aurten azaroaren 22a astelehena denez, egubakoitz eta domekarako antolatu dituzte ekitaldiak. Hala, hilaren 26an, 17:30etik aurrera, Banda Gazteak kalejira bat egingo du herriko kaleetan zehar. 19:00etan, ostera, Arrasate Musikaleko Gaiteroak izango dira alde zaharreko kaleak alaituko dituztenak. Azkenik, azaroaren 28an, 12:30ean, ohiko kontzertua joko dute San Frantzisko elizan, ataurrean ordu erdi lehenago doako sarrerak banatu ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak