"Emakumeek pairatzen dituzten egoeren inguruan herritarren kontzientziazioa eta sentsibilizazioa areagotzea" nahi izan dute aurten ere azaroaren 25era begira antolatutako ekintzetan. Nik sinisketan dotzut, eta punto lelopean, zalantzan jarritako emakumeen kontakizunei eta isildutako bizipenei ahotsa eman gura izan diete. Era berean, indarkeria matxistaren aurrean konpromiso kolektiboa eta indibiduala sustatzean jarri dute indargunea.
Elkarretaratzea eta irakurraldia
Azaroaren 25ean, 19:00etan, Seber Altube plazan elkarretaratzea eta ekitaldia egingo dituzte eta antolatzaileek arrasatear guztiei dei egin diete. Bestetik, abenduaren 2an, 19:00etan, Kulturateko klaustroan Nik sinisten dizut irakurraldi kolektiboa egingo dute, emakumeen aurkako indarkeria eta biolentzia mota desberdinak ikusarazi, eta emakumeen bizipenak aitortu eta erreparaziorako bidean jarraitzeko.