Moda desfilea egingo du Ibai-Artek azaroaren 27an, lehenengoz

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko aza. 17a, 12:22

Arrasaten dagoen moda eskaintzaren "erakusleiho bizi" bat egingo dute azaroaren 27an, 19:00etatik aurrera, Herriko Plazan. 30 metroko pasarela bat jarriko dute, eta desfileaz gozatzera bertaratutakoentzat mahai eta aulkiak ere bai, "plaza guztian zehar segurtasun neurriak mantentzeko". 70 bat modelo ariko dira.

Ibai-Arteko establezimenduetan aurki daitekeen eskaintza zabala hartu eta kalera aterako dute herriko hamabost bat denda eta komertziok. 70 modelo inguru izango dira pasarela gainean eta arropak zein osagarriak erakutsiko dituzte, emakumezkoentzako, gizonezkoentzako zein haurrentzako.

Desfilean parte hartuko duten establezimenduak hauek dira: Angela Estetika Zentroa, Bea Lentzeria, Elkoro Bisuteria, Ennea, Josle, Kapikua, Kili-Kolo, Lirain Arrasate Estetika, Markiegi, Nua Estetika Zentroa, Portaloi Optika, Promise, Resusta Karrikiri, Sikol Lentzeria, Tipi-Tapa, Troko, Ume, Xarma ileapaindegia eta Zubiaga Bitxitegia.

Ekimen honen helburua da Arrasateko denda eta komertzioen hormak gainditzea eta herriko eskaintza arrasatearrei hurbiltzea, "Arrasate bizia eta eskaintza anitzekoa dela erakustea, hau da, adin, sexu, gustu eta behar guztientzako moduko eskaintza topatzeko aukera dagoela herrian bertan". 

Desfileaz gozatzeko deia

Azaroaren 27ko desfilea hasierako musika emanaldi labur batekin eta amaierako "sorpresa argitsu eta koloretsu batekin" osatuko dute. Horregatik, desfileaz gozatzera gonbidatu diztuzte herritarrak, baita herriko denda eta komertzioetara nahi dutenean "beldurrik gabe" hurbiltzera ere. "Udalerrian erosteko esperientzia oso ona da, pertsonalizatuagoa izateaz gain, bi aldeek lortutako onura guztiak etxean geratzen dira eta, gainera, jasangarriagoa da. Zergak herrian geratzea dakar, eskualdeko ekonomia indartuz eta udalerrian enplegu gehiago sortuz. Era berean, Arrasateko denda txikiak izaera eransten dio udalerriari, seguruago egiten du, eta elkartetik antolatzen diren ekitaldiekin, kanpainekin, sustapenekin eta abarrekin bizia ematen zaio".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak