Sei domina lortu dituzte Saioa Karate Taldekoek Bergaran

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko aza. 16a, 18:21

Talde arrasatearreko zazpi karateka aritu ziren Euskadiko Karate Txapelketan, kata zein kumite modalitateetan: Jon Laiseka, Xavier Varteniuc, Julen Bermejo, Danel Izurrategi, Aratz Ezpeleta, Jon Torres eta Iosu Madinabeitia. 

Jon Torres bigarren sailkatu zen kumite modalitatean, 55 kiloz azpiko kategorian. Iosu Madinabeitia ere bigarren sailkatu zen, kumite modalitatean, 21 urtez azpikoen kategorian (-67 kg). Espainiako 60 kiloz azpiko txapeldunaren aurka galdu zuen finala (bi pisuak nahastu zituzten), beraz, "urre zaporea" duen zilarra da Madinabeitiarentzat. Bestalde, kata modalitatean ere bigarren pukatu zuen.
 
Bestalde, Xavier Varteniuc karatekak hirugarren bukatu zuen kadete mailako kumite modalitatean, 52 kiloz azpikoetan. Danel Izurrategik ere hirugarren postua eskuratu zuen kadete mailako kumite modalitatean, 63 kiloz azpikoetan. Azkenik, Aratz Ezpeletak ere brontzezko domina irabazi zuen kadete mailako kumite modalitatean (+70kg).
 
Carlos Sanchez entrenatzailearen esanetan, "emaitza onak" dira. "Orain hautatzaileen erabakiaren zain gaude, ea gure taldekideren bat Espainiako Karate Txapelketa lehiatzeko aukeratzen duten". Azaroaren 26tik 28ra jokatuko dute txapelketa hori.
 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak