Zortzi kilo babarrun prestatuko dituzte zapatuko azokan

Itziar Larrañaga Sarasola 2021ko aza. 15a, 17:47

2019ko Baba Eguna

Baba Eguna ospatuko dute azaroaren 20an, Arrasateko Seber Altube plazan, Bertako Produktuen Azokaren baitan. Kalitatezko jakiak erosteko aukera izatearekin batera, Eusko Label produktuen zozketa egingo dute, eta, baba dastaketa egongo da 11:00etan.

Iragarritako eguraldi hotzari aurre egiteko aukera bikaina eskainiko du zapatuko azokak, plazan bertan kozinatutako babarrunekin tripa berotuz. Aurreratu dutenez, zortzi kilo prestatuko dituzte, azokako bezeroek dastatu ditzaten. Horrez gain, ohiko moduan, bertako eta kalitatezko produktu ugari erosteko aukera egongo da, hala nola, barazkiak, lekaleak, ogia, gazta, ortuko landareak...

Bestalde, Eusko Label produktuez osatutako hamar saski zozketatuko dituzte azokan erosten dutenen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak